IKASTOLAKO HISTORIA LABURRA

Seme-alabak euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi zituzten guraso talde bat 1969. urtean Iruñean ireki zen Ikastolarekin batera ekin zion bere ibilbideari Olaztiko Ikastolak. Ondoren Altsasukoa etorri zen, 1971. urtean eta 1972 garrenean Urdiaingoa. Ez ziren garai errazak, hala ere euskarak Bianako Printzearen erakundean ate zirrikitu arnasgarria aurkitu zuen. Diputazioak Ministeritzarekin akordio bat sinatzeko Iruñera eta Madrilera egindako joan etorriak etengabeak izan ziren. Azkenean 1981ean orduko OHO legeztatu zen eta 1990. urtean Haur Hezkuntza.

Altsasuko Ikastola, esate baterako, adin ezberdinetako 39 umeekin hasi zen. Hilero, ume bakoitzeko garai hartako 100 pezeta ordaintzen zen.

Iñigo Aritza Ikastolak Etxarri Aranatzko Andra Mari Ikastolarekin batera, Gurasoen kooperatiba osatzen dute. Gaur egun, Iñigo Aritzak 335 ikasle ditu, eta Ziordi, Olazti, Altsasu eta Urdiaingo umeak hartzen ditu. Ikastetxe euskalduna da, plurala eta ez diskriminatzailea. Euskal Herriko eremu historiko, soziala, politiko, ekonomiko eta kulturalaren barruan kokatua dago.

 

1969: Olaztiko Ikastola
1969: Olaztiko Ikastolako hasiera

Olaztiko Ikastolako hasiera. 24 ikasleekin hasi zen eta bi andereño, Mikele Aierdi eta Milagros Lopez de Goikoetxea.

1971: Altsasuko Ikastola
1971: Altsasuko Ikastola San Juan kalean hasi zen

Altsasuko Ikastolako hasiera San Juan kaleko etxebizitza batzuetako bajeran. 39 ikasle eta bi andereñoekin ireki zen, Olaztitik etorri zen Mikele Aierdirekin eta Alazne Mercerorekin.

1972: Urdiaingo Ikastola
1972: Urdiaingo Ikastolaren hasiera

Urdiaingo Ikastolaren hasiera. 6 ikasleekin ireki zen eta Edurne Iriarte andereñoarekin.

1974: San Juan kaletik Labaderora
1974: San Juan kaletik Labaderora

San Juan kaletik Labaderora.

1975: Labaderotik Domingo Lumbierrera
1975: Labaderotik Domingo Lumbierrera

Labaderotik Domingo Lumbierrera OHOko lehenengo kurtsoak egitera. Haur Hezkuntza Labaderon geratzen da.

1975/76: San Miguel de Aralar Kooperatiba
1975/76: San Miguel de Aralar Kooperatiba

Bailarako ikastolek bat egin eta San Miguel de Aralar Kooperatiba sortu zuten. Ikasturte honetan Andra Mariko ikasleak etorri ziren OHO ikastera.

1979: OHOko lehenengo promozioa atera zen
1979: OHOko lehenengo promozioa atera zen

OHOko lehenengo promozioa atera zen.

1979: Iņigo Aritza Ikastolako inaugurazioa
1979: Iņigo Aritza Ikastolako inaugurazioa

Altsasuko udalak lur saila eman zuela kontuan hartuta, bailarako juntak egoitza nagusia Altsasun eraikitzea erabaki zuen. Basomuturreko Ikastolara OHOko ikasketak egitera etortzen ziren.

1981: Nafarroa Oinez
1981: Nafarroa Oinez

Lehen Nafarroa Oinez ospatu zen Altsasun Sakanako Ikastolen alde.

1982: Ziordiko lehen ikasleen matrikulazioa
1982: Ziordiko lehen ikasleen matrikulazioa

Ziordiko lehen ikasleen matrikulazioa Olaztiko Haur Hezkuntzako Ikastolan.

1985: Iturmendi haratagoko herrietako ikasleak Etxarrira
1985: Iturmendi haratagoko herrietako ikasleak Etxarrin ezarri zen Ikastolara joaten hasi ziren

Iturmendi haratagoko herrietako ikasleak Etxarrin ezarri zen Ikastolara joaten hasi ziren.

1986-87: D eredua eskolan
1986-87: D eredua eskolan

Ikasturtean Altsasuko Eskola Publikoan "D" eredua ezarri zen eta Iñigo Aritzan 43 baja izan ziren.

1988: Ikastolaren ondasunen bahitura
1988: Ikastolaren ondasunen bahitura

Ikastolaren ondasunen bahitura jasotzen dugu, Madrilgo lehenengo instantziako epaitegitik.

1989/90: Lehenengo kontzertua
1989/90: Lehenengo kontzertua

Nafarroako Gobernuarekin lehenengo kontzertua sinatu zen.

1989: Joe Cocker
1989: Ikastolaren alde 'Irrintzi' egitaraua antolatu zen

Ikastolaren alde "Irrintzi" egitaraua antolatu zen. Tartean Joe Cocker, La Cubana, Imanol, Zortziko….

1992: Urdiaingo Ikastola itxi
1992: Urdiaingo Ikastola itxi

Pena handiz, Urdiaingo Ikastola itxi zen.

1993: Nafarroa Oinez
1993: Iņigo Aritza Ikastolaren aldeko lehen Nafarroa Oinez Altsasun ospatu zen

Iñigo Aritza Ikastolaren aldeko lehen Nafarroa Oinez Altsasun ospatu zen.

1995: DBH ezarri zen
1995: Sakana Ikastolaren izenpean DBH ezarri zen

Sakana Ikastolaren izenpean DBH ezarri zen. Lerro bat Andra Mari ikastolan eta bestea Iñigo Aritzan.

1996: Ikastolako 25. urteurrena
1996: Altsasuko Ikastolako 25. urteurrena ospatu genuen

Altsasuko Ikastolako 25. urteurrena ospatu genuen.

1998: Navarro Villosladara
1998: Domingo Lumbierretik Navarro Villosladara

Domingo Lumbierretik Navarro Villosladara, Haur Hezkuntza.

2005: 2. Nafarroa Oinez
2005: Bigarren Nafarroa Oinez

Iñigo Aritza Ikastolako bigarren Nafarroa Oinez Olaztin ospatu zen.

2008: Navarro Villosladatik Txiokara
2008: Navarro Villosladatik Txiokara

Haur Hezkuntzako gelak, Navarro Villosladatik Txioka eraikuntza berrira pasa ziren.

2008: Txioka Haur Ikastolako inauguratu
2008: Txioka Haur Ikastolako inauguratu genuen

Txioka Haur Ikastolako inauguratu genuen.

2009: Olaztiko Ikastolaren 40. urteurrena
2009: Olaztiko Ikastolaren 40. urteurrena ospatu genuen

Olaztiko Ikastolaren 40. urteurrena ospatu genuen.

2009: KEI saria
2009: KEI Kalitate Egitasmo Integrala saria

KEI Kalitate Egitasmo Integrala saria jaso zuen lehen ikastetxea.

2012: Olaztiko ikastola itxi
2012: Pena handiz, Olaztiko ikastola itxi zen 43 urte pasa ondoren

Pena handiz, Olaztiko ikastola itxi zen 43 urte pasa ondoren.

2018: 3. Nafarroa Oinez
2018: Iñigo Aritza Ikastolako 3. Nafarroa Oinez Altsasun ospatu zen

Iñigo Aritza Ikastolako 3. Nafarroa Oinez Altsasun ospatu zen.



STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad