SARRERA
Badira urteak gure ikastetxean elkarbizitzaren inguruan hainbat ekimen eta jarduera burutze ari garela. Orientazio Departamenduaren gidaritzapean eta etapetako bileretan adostu ondoren, tutoreak izan dira tutoretza planen garapenaren bidez geletan gauzatu dituztenak.
Bestalde gure Ikastetxeko oinarrizko funtzionamendu eta elkarbizitzarako arauak Barne Araudian jasoak daude eta hezkuntza komunitateko partaide guztien eskubide eta betebeharrak bertan adostuak daude, horien jarraipena egiteko prozedurarekin batera.
Oraingoan Elkarbizitza Proiektu orokor bat osatu nahi dugu, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barne kokatuko dena, epe luzerako izango dena eta urteko plan zehatzetan garatuko dena. Horretarako ezinbestekoa da hezkuntza komunitateko sektore guztien inplikazioa eta partehartzea (ikasleak, irakasleak, familiak, langileak, …), sustatu nahi dugun bizikidetzaren eredu izan dadin.
Hau guztia lortzeko prozesuaren gidaritza KEI III. Eremuko Elkarbizitza eta Harremanak) hobekuntza taldeak hartuko du. Eguneroko bizikidetzaren azterketa egingo du sektore desberdinetan eta bere proposamen eta aholkuak estamentu eta organo desberdinetara bideratuko ditu (Klaustroa, Zuzendaritza Batzordea, Gestio Batzordea, Orientazio Departamentua, …) eztabaidatuak eta adostuak izan daitezen.
Azkenik, Bizikidetza Proiektu honetan jasoko diren ildo, jarraitu beharreko printzipioak eta helburu nagusiak urteko elkarbizitza planetako jardueretan zehaztu eta gauzatuko dira kide guztien partaidetza zabalaren bidez.
KIVA PROIKETUA:
2017-2018 ikasturtean KIVA, eskola-jazarpenaren aurkako programa, martxan jarri dugu gure Ikastolan. Dagoeneko, Iñigo Aritza Ikastola KIVA Ikastola da.
KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua. Finlandiako Turku Unibertsitatean garatutako programa da, Finlandian nahiz mundu osoko beste hainbat taldeetan egindako ikerkuntzetan oinarritzen dena eta beraz, funts teoriko sendoa duena.
Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) eskaintze ditu programak. Material horren bitartez, gelan tutoretza saioetan hainbat balio lantzen dira, eta balio horiek landuz iristen da eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da. Eskola jazarpena detektatzeko eta hauek jorratzeko baliabideak ere eskaintzen dira.
Gehiago jakiteko: http://www.kivaprogram.net/basque