KALITATEA

KEI Kalitatearen Ereduak:

Zer da?

Adierazleak eta estandarrak (autoebaluazio gidak)

Zergatik?

  • Ikastolan funtzionatzeko eta lan egiteko modu eraginkorrago, partehartzaileago, koherenteago baten premia ikusten zen.
  • (1998-98) EFQM kalitate ereduan formazioa jaso zen eta prozesu batzuk adostu, idatzi eta martxan jarri ziren. Esan beharra dago ez genuela lortu eredua zabaltzea, jendearen erabateko inplikazioa, … Saiatu bai, bai lortu ez. Horretan ari ginela…
  • NIEn Kei kalitatearen proiektuaren berri jaso zen eta aukera egokia iruditu zitzaigun, bereziki hezkuntzari loturiko Kalitate proiektu bat delako.

2002-03 IKASTURTEA

2003-2004-2005-2006 IKASTURTEAK

2005-06 IKASTURTEA

2006-07 IKASTURTEA

2007-08 IKASTURTEA

Bai EFQM bai Kei sistemekin lanean hasteko garaian, gure helburua ez zen saria edo akreditazioa jasotzea, bainan aurten gure eguneroko lanari erronka hau gehitzea pentsatu genuen, ausartak izan gara.

Zer suposatu duen eta zer nolako abantailak ikusten dizkiogu:

  • Epe ertain eta luzerako helburu zehatz eta argiak ezarriak izatea. Honek aukera eman digu Hezkuntza Proiektu argia eskaintzeko
  • Ikastolako funtzionamenduan eredu partehartzailea eta eraginkorra sustatzea:
    • Lan taldeekin eta urteko planekin lan egitea.
    • Lankidetza eta lan kooperatiboa oinarritzat hartzea.
    • Talde guztien lana eta ahalegina helburu zehatz batzuen harira metatzea/pilatzea. Dispertsiorik ez!
    • Elkarrizketa, eztabaida eta adospena oinarrizko tresnatzat erabiltzea.
    • Ebaluazioa hobetzeko ohiko tresna bihurtzea.
      Garbi dugu dena hobetu daitekeela eta horretarako aurrez ebaluatu beharra dagoela, bestela ez dago hobekuntzarik.
    • Giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta modu eraginkorrean aprobetxatu.
  • Lanen eta arduren banaketa:
    • Hezkuntza komunitateko kide guztien konpromisoa eta partehartzea.
    • 25 dozentetik 22k parte zuzena hartzen dute (%88a) eta guraso batzorde desberdinek lan metodologia bera erabiltzen dute.
    • Egiten den lanaren sozializazioa (horizontaltasuna)
    • Lan kooperatiboa.
  • Ikastetxearen hezkuntza jardueraren koherentzia bermatzea:
    • Helburu nagusiak lortzeko orduan.
    • Lan metodologian.
    • Formazio planetan.
  • Hezkuntza jardueraren inguruko hausnarketa egiteko aukera:
    • Egiten dugunaz ohartzea. Lana antolatzeko garaian, sistematizatzeko garaian… egiten den lana ikusteko aukera eman digu.
    • Hezkuntza asmoan sakontzea (profundizar en la intencionalidad del hecho educativo)
    • Etengabeko hobekuntza proposamenak sustatzeko.
  • Azkenik Hezkuntza komunitateko kideen asebetetzea eta horrek hezkuntza jardueran dakarren onura


STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad