2017/05/11
Euskokultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolaturiko hamargarren edizioan, Haritz Goikoetxea, Iñigo Aritza Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak, Ohorezko saria lortu du. 1500 ipuin baino gehiagoren artean ohorezkoa, lortu du altsasurrak.
Aingeru Epalzak, Inma Erreak, Toño Murok, Joxemari Sestorainek eta Itziar Diez de Ulzurrunek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte.