2016/03/14

Memoria berreskuratzeko ezinbestekoa da ikerketa, hausnarketa, bateratzea eta kultur egitasmo partehartzeaile eta bizia sortzea. Hori dela eta, finantziazioa denon ardura dela ezin dugu ahaztu.

Orain, norberaren ekarpenen %80a berreskuratzeko aukera dago, oso modu errezean: “Enneco, haritzaren memoria” Nafarroako Gobernuak ematen duen giza intereserako kalifikazioa lortu du, eta MECNA proiektua den aldetik, onura fiskal garrantzitsuak ditu, Mezenazgo Legeak jasotzen dituenak.  Honek esan nahi du, Ennecori emandako diruaren %80a itzuliko zaizula errenta aitorpenean (144€ ordainduz gero 115,20€ itzuliko zaizu, beraz, 28,80€ ordainduko duzu).

 

Enneco, interpretazio zentro bat baino gehiago izango da. Parke tematiko, museo etnografiko, erakustoki, edota artxibategi historiko bat baino askoz gehiago izango da. Elkargune bat izango da, denon ahotsa entzungai egongo dena. Jakintza eta esperimentazio ibilbide bat, ikaskuntza elkareragilean eta aurkikuntzan oinarritua. Paregabeko inguru natural batean, ohiturak, arteak eta kulturak bat eginez.

Itzuli
ENNECO, HARITZAREN MEMORIA
STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad