2014/09/30

Bart arratsean jakin dugu, aldiz, auzapezak asteartetik goiti ura eta elektrika moztuko dizkigula eta ikastola inguratzen duten hesiak kendu. Elgarrizketarako deia egin diogu etengabe auzapezari, baina orain abisu eman nahi diogu, ez dezan bide horretan segi.

Bertan segitzen badugu, epaileak zigorra 100 euroko zigorra aurreikusi du eguneko, ez haurrak ur gabe uztea, edo xantier baten lanjeraren aitzinean ezartzea babesteko hesiak kenduz!! Xantierreko langileekin mintzatu gara, eta argi eta garbi erran digute, gure zatian ez dutela lanik egiterik. Guy Poulou urrunegi doa. Dagoeneko gure abokatuari gaia aztertu dezan galdegin diogu, ikusteko ez ote duen auzapezak delitu bat egiten, eskola batean haurrak nahitara urik gabe utziz eta istripu bat izateko lanjeran ezarririk. Ez dugu baztertzen, auzitara jotzea.

Dena dela ez gaitu horrek kikilduko eta argindarra sortzeko makina bat alokatuko dugu. Eta ur botoilak erosi ere beharrezkoa bada. Gastu horiei aitzin egiteko (100 euroko isuna, 70 argindar makinaren alokairua eta 30 euro erregai) eguneko 200 euro baino gehiago beharko ditugu. Horregatik 14 000 izenpetzaileei dei egiten diegu eta orokorkiago Euskal Herri osoari egiten diogu dei, Ziburun ikastola bizirik atxikitzeko kanpainan lagun gaitzaten diru isurketak eginez bakoitzak ahal duen heinean, ikus ondoan, bankuko datuak. 100 € emanen diguten jende edo elkarteen izenak egun guziz ikastolako eraikinean afitxatuko ditugu.

Euskadiko Kutxa: ES37 3035 0059 88 0590731027

Crédit Agricole   FR76 1690 6800 2401 1930 8510 028

Itzuli
Atxik dezagun Ziburuko ikastola bizirik!
STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad