2013/10/24

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz.

Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa

ematea ere badu helburu. Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta

Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

50 -ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker.

Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara joango da:

– Egoera larrian den Lodosako ikastolara

– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera

- Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera

 

Zure euskaltegian, ikastetxean, ikastolan, lantokian… duzu

eskaria egiteko aukera azaroaren 14a arte eta gero bertan

jasoko duzu saskia.

Merezi du, ezta?

Itzuli
ERRIGORA EKIMENA
STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad