2013/02/01
Zer gertatzen da Hendaian ?
Hendaiako ikastola 246 ikasle badira. Baina horietarik 66 Pausuko (Behobia-Urruña) eskola zaharrera joaten dira, biziki baldintza txarretan. 2007tik egitekoa zen ikastola berriaren proiektua Hendaiako auzapezak (alkateak) herriko kontseiluari aurkeztu dionean abenduan, Baionako suprefetak abisua eman du.
Zer dio Baionako Suprefetak ?
Baionako Suprefetak dio Hendaiako Herriko Etxeak ez dezakeela eskola bat eraiki gero ikastola bati uzteko. 1850 urteko Falloux legean oinarrituz, dio ikastola batek ezin duela eremu publikoa erabili inolaz ere, ez dezakeela inolako laguntza publikorik jaso. Gaur egun Hendaian dagoen ikastola bera ere arriskuan dago, %100 diru publikoz eraikia baita.
Zer ondorio guretako ?
Gaur egun Euskal Herriko Ikastolak kooperakide diren Ipar Euskal Herriko ikastolen %90 eremu publikoetan da (lur publikoa, eraikuntza publikoa edo subentzio publikoak ukaiten dituen gure eraikuntza). Suprefetak dio jadanik eginak izan diren ikastolen kontra ez dela itzuliko, baizik eta proiektu berriak blokatuko dituela. Arazoa da kasik ikastola guziek dituztela handitze edo ikastola berri proiektuak eta ondorioz ikastola guziak blokatuko dituela. Hendaiakoa ez bada konpontzen, ondotik heldu diren guziak debekatuko ditu. Gainera, uzten badugu, legea molde horretan aplikatuz jadanik ditugun ikastola guziak jo ditzake.
Zer egin ?
Larunbatean Hendaian manifestaldi jendetsua izatea ezinbestekoa da, gibelerat egin dezaten. Ikastolak dira euskaraz erakasten duten zentro bakarrak Ipar Euskal Herrian. Euskara kenka txarrean den gunean, Euskal Herriak ez dezake ikastolak molde horretan kolpatzerik onar.
Larunbatean autoz, autobusez, itsasontziz ala topoz, denak Hendaiako geltokirat arratsaldeko 5etan