Bikain aritu ziren Iñigo Aritzako DBH 4. eta 3. mailako ikasleak, Nafarroa Oinezen baitan burutu zen "Erronka" proban. Txapelarekin batera, 2000 euroko saria eta tablet bana jaso zuten.
Jakina denez, auzitegiak emandako epea heldu den asteartean irailaren 9an bururatuko da. Epe luzeagoa espero genuen baina 7 egun besterik ez dizkigute eman. Epe horretan ezinezkoa da aterabide baten atzematea. Burasoek biziki argi dute, beste aukerarik ez dugula eta asteartean han segituko dutela, nahiz eta 100 euroko isun bat ordaindu behar izan.