Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak erabiliz (STEM ekimena) ideia bat landu, hura garatu eta aurrera atera.
Guztia elkarlanean, eta etapa desberdinetako ikasleen artean eginda. Hori da Elkarmaker egitasmoaren bitartez, gure ikastolan aurtengo ikasturtean berriro ere bigarrenez martxan jarri dugun proiektua.