EKI PROIEKTUA

Euskal Curriculuma

Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko. 2008an eta 2009an Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. IKASELKAR argitaletxeak, EKI proiektuan, Euskal Curriculumaren garapenerako ikasmaterialak sortu, ekoitzi eta eskaintzen ditu.

Konpetentzietan oinarritua

Ikaslearen irteera-profla: EKI proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

 

Ikaslea konpetentea izan dadin, EKI materialek lau osagai kurrikular dituzte:

  • 1. Ardatza: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.
  • 2. Edukiak: euskal kultura-ibilbidean eta curriculum ofzialetan oinarritzen dira.
  • 3. Tresnak: ikasarlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko.
  • 4. Eleaniztasuna: euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

Integrazioaren pedagogiaz

  • Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzeko.
  • Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.
  • EKI material berriek Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko.

Ezaugarri bereizgarriak

Euskal curriculuma du oinarri
Pertsonaren garapen osoa eta integrala bilatzen du: geure gurea den euskal kultura espezifikoaren eta kultura unibertsalaren oinarriak eskuratu, ondorengo ikasketak egin eta lan munduan aritzeko eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko.

Ikaslearen irteera-profila du helburu
Maila bakoitzean ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak zehaztuta daude. Irteera proflaren arabera eraiki da hezkuntza-prozesuaren curriculum osoa.

Oinarrizko konpetentzia orokorrak
Ikasarloetan lantzen dira. Ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin beharko du

Integrazioaren pedagogia du ardatz
Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.

Ikaskuntza Kooperatiboa bultzatzen da
Taldean lan egiten dute. Ikaskuntzan oinarritutako esku-hartzea bultzatzen du. Lankidetza konpartitua da helburu, eta, horretarako, kide bakoitzaren rolak aldez aurretik zehaztuko dira.

Euskaran ardazturiko eleaniztasuna garatzen da
Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskararen ezagutza eta egoera bakoitzak eskatzen duen erabilera egokia ziurtatuz.

Konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatzen da
Hautu pedagogiko berria izan da IKTen erabilera alor guztietan txertatzea. Ondorioz, IKTak hezkuntzaren zerbitzura jarri, eta haien bitartez onura pedagogikoak indartu dira. Unitate didaktiko, arlo eta ikasturteko helburuetan markatuta daude IKTaren lorpen-mailak, eta horien mesedetan, jakina, unitate guztietan konpetentzia digitala lantzeko berariazko jarduerak proposatzen dira.

Ebaluazioa oinarrizko konpetentzien lorpenean oinarritzen da
Ebaluaziorako proposamenean, ikasleak oinarrizko hezkuntzarako irteera-proflaren oinarrizko konpetentziak (diziplinarrak eta metadiziplinarrak) bereganatu dituen jakin nahi da.
Hiru ebaluazio mota proposatzen dira:

  • Ebaluazio diagnostikoa: unitate didaktikoa proposatzearekin batera, ikasle eta ikastaldearen egoera eta premiak ezagutzeko.
  • Prozesuko ebaluazioa edo ebaluazio hezigarria: ikaslearen unean uneko indarguneak eta ahulguneak antzemateko, eta erabaki egokiak hartzeko.
  • Ebaluazio egiaztatzailea: ikaslearen errendimendua neurtzeko eta neurri zuzentzaileak jartzeko.

Irakaslearen konpetentzia garatzen da
XXI. mendeko eskolak egungo ikasleen gaitasunak garatzera bideratutako ikas-egoerak sortu eta kudeatzeko gai izango diren irakasle konpetenteak eskatzen ditu. EKI proiektuak esplizitatzen duen proposamen kurrikularra gelara eramateko irakasleek izan behar dituzten irakas-gaitasun horiek eskuratzea ahalbidetzen duten ibilbide formatzaileak diseinatzean eta eskaintzean datza gure erronka.

Eredu mistoa (papera eta digitala batera)
Ikaselkar argitaletxeak, EKI proiektuan edizio-euskarrien konbinazioa landu du hasieratik, papera eta digitala batera zortzi ikasarloetan. Ikasmaterial berritzaile hauek euskarri digitalean(Blink) eta inprimatuan eskaintzen dira, konpetentzia digitala lantzeko aukeran arreta berezia ipiniz.
Unitate didaktiko, jarduera-fitxa eta lan-koadernoez gain, euskarri digitalak biltzen dituen webgunea dugu: www.ekigunea.eus. Bertan, ikasarloak lantzeko beharrezkoak diren audio, bideo, animazio, irudi, jarduera osagarri, konpetentzia digitala lantzeko fitxa eta informazio-testuak bildu dira.



kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad