TXANELA

Txanela IKT baliabideak

Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Proiektu honek, Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearen helburua du. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, haurren garapena sustatzeko elementuak eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.

Ezaugarri nagusiak

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

  • Konpetentzien garapenean oinarritua
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
  • Aniztasuna errespetatzen duena
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Euskal Herri osorako egina

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena

Diseinu bateratu eta eraginkorra

  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua

Zehar lerroak

  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
  • Osasun Hezkuntza
  • Kontsumorako Hezkuntza
  • Gizarte-komunikabide Hezkuntza
  • Bide-Hezkuntza

Irizpide metodologikoak

  • Globalizazioa
  • Ikuspegi eraikitzailea
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

Txanela IKT baliabideak



kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad